XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren neurtitzean: Sar enendin=sar ez nendin.

Gai oroz= gauero.

Borthak diztatzû esteki=ateak dizkit itxi.

Diztatzû alokutivo tankerako aditz-jokoa dugu.

Campión'ek onela irabiatzen du: diztatzû (arek dizkit), diztatzie (aiek dizkidate).

Nik aurrenean ez nuen ongi ulertzen ahapaldi au, uste bainuen Etxahun bere emaztearekin ari zela neurtitz auetan.

Onela, pentsatu nuen diztatzû ez ote zen deiztatzû (dizkidazu) aldatzailleek oker emana eta lojika onek eraginda, lenen neurtitzeko ninak aditz-jokoa zentzu onekin ezin baitzen egokitu uste izan nuen nina=gros enfant (niño hermoso) izan zitekeala.

Orra, uste oker batek nola pilla ditzaken okerrak.

Ene oker guztien argitasuna Mirande adiskideak itz oiekin eman zidan: forma alokutivoa da, zukan, dudarik gabe.

Beraz, zuen dizkit da, eta ateak dizkit itxi itzuli bear da.

Ateak itxi dituena ez da ordea Etxahunen emaztea, bainan aren semea, bere etxalde zabalean emaztearekin ezarri zuena.

Iztegiek esteki edo estekatu'ri: lier, attacher; ligar, atar itzulpena ematen diote, baiñan kasu ontan ezta dudarik itxi esan nai duela, Mirande jaunak ere onela itzuli baitu.

Zuberotar olerkariak jakin-erazten dit bestalde: Izkuntza zaharretan askotan -erei- adizkerak usatzen dira orrela, eman sobreentendido izaki, eta oso jatorrak iduri zaizkit adizkera oiek.

Adibidez: .

Alaber erabiltzen ditugu Gipuzkoa'n Jainkoa'k dizula egun on, baiñan ez ainbat eskerrak dizkizut.

Irugarren neurtitzean: Ezpetzeion phenarik= Ezpaitzion penarik (ematen).

Iduritzen zitzaidan bezala Mirande jaunak baieztu dit adi-bearrezko verbea ematen dela.

Ene adiskide maiteak, ahapaldi onen zalantzarik gel ez dakidan, prosazko itzulpena osorik ematen dit onela: Ene etxalde zabalean zurekin ezarri nuenak (au da, nausi izateko), ni ez sartzeko, gauero ateak itxi dizkit, ez ziolako penarik ematen nik aurrak zurekin utzi eta, ni eskean ibiltzera bidaltzeak...

Lenengo neurtitzean: Neionian nionean.

Campión'ek onela irabiatzen du.

Bigarren neurtitzean: Nirezun aditz-joko bitxia ageri zaigu.

Ontaz idatzi nion Zuberotar Maixuari: (...).